HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 25

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni maite nauenak gordeko du nire hitza; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok harengana etorriko gara eta harengan egingo dugu bizileku. Ni maite ez nauenak, ordea, ez ditu gordetzen nire hitzak. Eta entzuten duzuen hitza ez da nirea, bidali ninduen Aitarena baizik. Zuekin naizen artean esan dizuet hau. Baina Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean; hark irakatsiko dizue dena eta gogoraraziko Nik esan dizuedan guztia. Bakea uzten dizuet, neure bakea ematen; Nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez beldur izan. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztuko zinatekete Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa baita. Orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen».

Joan 14, 23-29.

Hitza eta hitzak.

Gizakia da hitz ororen bizilekua eta, aldi berean, gizakia bera hitzen fruitua da.

Aurrez aurre dagoen beste pertsona baten hitzari esker ernaltzen da bakoitzaren identitatea. Gutariko bakoitzaren identitatea bizitzan zehar entzundako hitzei esker garatzen da: gure baitan harrera egin eta gorde ditugun hitzak dira gure (nire) identitatearen gakoa.

Jesus da Jainko Aitamaren Hitza, hainbat hitzen artean agertzen dena.

Nahi handiko hitz harroputz eta kirrinkarien artean, Hitza oharkabean bizi da gure munduan eta, kale gorriko eskale apala bezala, bizilekuaren bila iragaten da gure aurretik, ez baitu inoren sarraila bortxatu nahi.

Halako batean, Hitza entzuten baduzu, gorde zure baitan, Berak gordeko baitzaitu eta zure identitatea birsortuko baitizu. Berak emango dizu benetako bakea eta ez munduko hitz kirrinkariek saltzen dutena.

Gutariko bakoitzarengan badago maisu bat, Espiritu Santua deitzen duguna, bizitzaren etengabeko elkarrizketa bizia sustatzen duena, Hitzaren esanahi pizgarria adierazten diguna, benetako bakea dakarrena.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.