HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 24

Aldi artan, Jesusek esan zien ikasleei: «Munduak gorroto badizue, jakizue zuei baino lehen niri izan didala gorroto. Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen legez; baina Nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako. Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire hitza hartu badute, hartuko dute zuena ere. Nire izenagatik egingo dizuete hori guztia, bidali nauena ezagutzen ez dutelako».

Joan 15, 18-21.

Testu honetan ikaragarrizko tentsioa nabaritzen da.  “Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete”. Ez dirudi berri ona denik. Jesusi jarraitzeak dakarren bizipen desatseginaren eskarmentua izan zuen Joanen komunitateak.

“(…); nire hitza hartu badute, hartuko dute zuena ere”. Pertsegitua izan arren, Joanen komunitateak Jesusen hitza partekatzeari eta aldarrikatzeari eutsi zion, esperantza galdu gabe, Jesusengan errotua baitzen.

“Nire izenagatik egingo dizuete hori guztia, bidali nauena ezagutzen ez dutelako”. Bizipen mingotsa eta mingarria: kanpokoak ez ezik, barnekoak ere tirabiren eta pertsekuzioen iturri izan daitezke. Fedearen bidea ez da bide argia, diszernimenduak eskatzen baititu bereizteko benetako arrazoiak eta zioak. Itxura batera, Jesusen hitza erabil daiteke Jesus bidali duenaren logika okertuz, hots, Aitamaren bihotz errukitsua ulertu gabe.

Beharbada, oso garai aproposetan bizi gara Joanen komunitatearen lekukotasunaz gogoeta egiteko.

Eskatu diezaiogun Aitama errukitsuari haren Espiritua, bai haren logika barneratzeko, bai haren logikari eusteko, ondorioak ondorio.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.