HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 22

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauen bezala, halaxe maite izan zaituztet Nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau esan dizuet nire poza zeuengan izan dezazuen, eta zuen poza bete-betea izan dadin».

Joan 15, 9-11.

Hain hitz gutxitan gehiagorik esan daiteke bizitzaren funtsaz?

Esentziaren esentzia flasko mehean, hitz hauskorretan, mezu soilean eskaintzen zaigu.

Jesusek bere barneko intimitatea zabaltzen digu intimitate horren partaide izan gaitezen. Intimitate horretatik jariatzen da Jesusen bizipenik preziatuena: izaki maitatua sentitzea osoki. Jainkoa, izendaezina dena, errealitate ororen funtsa, ororen hasiera eta amaiera, maitasun hutsa da. Bada berri hoberik?

Maitasuna, ordea, giza hiztegiko hitzik anbiguoenetako bat da (ziur aski, arriskutsuenetakoa ere bai). Jesusen barneko elkarrizketa horretan eta haren bizitzaren jardueran bagoaz desikasten maitasunak eta Maitasunaren lorratzari antzematen ikasten: maitatzen gaituen Maitasunari leku egiten gure baitan, gure artean, gure harremanetan.

Horixe da gizakiaren benetako bokazioa, bizitzaren oparirik preziatuena, horretan baitatza bizipoza, poz bete-betea.

Nork lagunduko digu Maitasun horren xerka tinko irauten?

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.