HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 15

Jesusek, bere ikasleei oinak garbitu ondoren, esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Morroia ez da nagusia baino handiago, ezta bidalia ere bidaltzailea baino handiago. Hortaz jabeturik, zorionekoak izango zarete, horren arabera jokatzen baduzue. Ez naiz zuek guztiotaz ari; badakit, bai, zein aukeratu ditudan; baina bete beharrekoa da Liburu Santuak dioen hau: “Nire ogitik jaten duena kontra altxatu zait”. Aurrez, gertatu baino lehen, esaten dizuet, gerta dadinean, “Ni naizela” sinets dezazuen. Egi-egiaz diotsuet: Nik bidalia onartzen duenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak bidali ninduena onartzen du».

Joan 13, 16-20.

Zenbat aldiz uzten gaituen Jesusek lekuz kanpo! Zenbatetan esan behar dizkigun mezu argi eta garbiak gu entzungor egiten ari garen bitartean!

Jesus bere ingurukoen zerbitzura ikustean, bihotza irauli egiten zaigu gure gizaki ikuspuntutik. Jesusen testigantza eta eredua garbia da: jarri besteen zerbitzura. Jainkoak bidalia belaunikaturik agertzen zaigu gizateriaren oinetara, gure zerbitzura.

Aitarengana itzuli berri zaigun Frantzisko Aita Santuak ere oso argi utzi zigun bere azken egunera arte Erromako espetxean keinu honen bitartez. Zein irudi ederrak eta esanguratsuak!

Beraiek bezala egitera gonbidatuak gaude, alde batera utziz gure errekonozimendu edo botere-gosea. Eta honela, Jesusengana hurbiltzen garen heinean, Jainkoari gorazarre egin eta bere erreinua eraikiz Beragandik gertuago egongo gara.

Jesusek gu bidaltzen gaitu besteen zerbitzura jartzera, Berak egin zuen bezala, Jainkoaren maitasun proiektura gero eta gehiago hurbilduz. Erabaki handienetan eta keinurik txikienetan. Denetan beti zerbitzatu. Hau da gure munduak behar duen benetazko iraultza. Bakoitzak dagokigun metro karratuan. Animatzen?

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.