Ez zieten kasurik egin.
Jesusek bere taldearekin elkartu zituen,
farisearren eta bere dizipuluen
eskandaluaren aurrean.
Haiek iraun zuten
gurutzearen oinean,
haiek ureztatu zituzten malkoz
damuaren oinak,
haiek betetzen zituzten
elkartearen material beharrak,
haiek jaso zuten Aita gogoz eta egiaz
gurtzeko Jesusen nahia.
Haiek amaitu zuten
tabua eta marjinazioaren emariekin.
Haiek Efraimen ezkutatu ziren Jesusekin,
hautsez betetako bideak zeharkatu zituzten Jesusekin,
Jesusen Berri Ona partekatu zuten.
Haiek Jesus etxean hartzen zuten,
dena utzi zuten Hari jarraitzeko
eta sarituak izan ziren aukeratzeagatik
alderik hoberena.
Haiek barkamena jaso zuten
asko maitatzeagatik,
salatzen zituztenek baino askoz gehiago
maitatzeagatik.
Haiek prestatu zituzten
ukenduak eta lurrinak
Jesusen gorpua garbitzeko.
Ezkutatu nahi badute ere,
askotan jan zuten Jesusekin,
eta azken afarian
bere gorpua hartu eta bere bizitza
eskaini zuten bere Jaunaren Odolarekin.
Haiek,
Jesusen hilobi hutsaren lehen lekukoak
gizonen harridura eta isekaren aurrean.
Haiek lehen aldiz Rabi berpiztua
ikusi eta besarkatu egin zuten.
Haiek iragarri zuten: Jauna ikusi dugu,
bizirik dago.
Haiek, Mariarekin, orduan eta orain,
berpizkundearen
uragatik eta Izpirituagatik,
lehenengo berpiztuak.
Haiek, emakume berriak,
beraiekin batera
Jesusen antza izan nahi dugun
gizon batzuentzat,
gozamena eta testigantza dira.
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
0 Comments