HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 9

Aldi hartan, juduak eztabaidan ari ziren beren artean: «Nola eman diezaguke honek bere haragia jaten?». Jesusek esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta Nik piztuko dut azken egunean. Zeren nire haragia egiazko janari baita eta nire odola egiazko edari. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duena nigan dago eta Ni harengan. Bizia den Aitak bidali nau eta Ni Aitari esker bizi naiz; era berean, Ni jaten nauena niri esker biziko da. Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek jan zutena bezalakoa, haiek hil egin baitziren. Ogi honetatik jaten duena betiko biziko da». Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi zuen Jesusek.

Joan 6, 52-59.

«Nire haragia jaten eta nire odola edaten duena nigan dago eta Ni harengan»

Kristau ororen bokazioa Kristorekiko komunioa da, hau da, Kristorengan bizitzea eta Kristo gugan bizitzea. Nola gauzatzen da bokazio hori? Jesusen haragia jaten eta Jesusen odola edaten. Zer esan nahi du horrek? Kristautasuna ez da kanibalismoa eta kristauak ez gara antropofagoak; horregatik, ondo ulertu behar dugu hitz horiek zer esan nahi duten. Jesusen haragia jateak eta odola edateak, hau esan nahi du:

1.- Otoitz eta liturgia bizitzan murgilduta egotea.

2.- Jainkoaren borondatea bereiztea eta borondate hori jarraitzea.

3.- Hitza entzutea eta haren bidez gure bizitza eratzen eta eraldatzen uztea.

4.- Behar handiena duten anai-arrebekin topo egitea.

5.- Fedea eta bizitza kristau elkartearekin konpartitzea.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.