HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 29

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik. Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».

Mateo 11, 25-30.

Ebanjelioa pertsona talde biren inguruan dabil gaurkoan: xumeak eta nekatu-zamatuak. Lehenengoek erreinuaren berri ona jasotzeko ahalmena dute. Bigarrenei, ordea, erreinuaren ongi izatea disfrutatzeko aukera luzatzen die.

Xumeek ezagutzaren ahalmena dutela dio ebanjelioak. Ahalmen honek zerikusi txikia du ahalmen intelektualekin. Jaungoikoa ezagutzea ez da “buruan” ditugun ahalmenekin lotzen. Xumeek bizitzaren aurrean duten jarreran datza ezagutzeko ahalmena. Bizitzaren aurrean ustetsuen jarrerak ez dio Jesusen Jaungoikoaren berritasunari tokirik egiten, ezin du. Hain da berria Jaungoikoaren amatasuna, ezin dela apaltasunetik at ulertu. Apaltasun honek bizitza harriduraz eskuartean jasotzearekin lotura estua du.

Nekatuek, zama astuna daramatzaten pertsonak, eurengan ziren eta orain ez dauden indarrak, hauek desagertzen direnean, alegia, orduan dira Jaungoikoaren hurbiltasunaz disfrutatzeko gai. Indartsuek ez dute konpainiarik behar. Euren kabuz egiten dituzte, bizi dira. Eurengan dute behar duten guztia. Ez dute beste baten alboan jartzeko ahalmenik izaten, behar ere ez.

Nork aukeratzen du bata zein bestea izatea? Xume zein nekatuek, ez dute horrelakorik izatea aukeratzen. Erreinuaren altxorra dohainik jasotzen dugunaren beste seinale bat.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.