HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 28

Bazen fariseuen taldean Nikodemo izeneko gizon bat, juduen buruzagietakoa. Honek gauez Jesusengana etorri eta esan zion: «Maisu, badakigu Jainkoak guri irakasteko bidali zaituela; inork ez baitezake egin Zuk egiten duzun ezaugarririk, Jainkoa berekin ez badu». Jesusek erantzun zion: «Egi-egiaz diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada». Nikodemok galdetu zion: «Nola jaio daiteke norbait, zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriz jaio?». Jesusek erantzun zion: «Egi-egiaz diotsut: Ezin da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada. Gizakitik berez jaioa gizaki da, Espiritutik jaioa espiritu. Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako. Haizeak edonondik jotzen du, eta entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaio denarekin».

Joan 3, 1-8.

Gaurko ebanjelioa berritzapenarena dela esan dezakegu. Gauzak berriak balira bezala bizitzaren egunerokotasunean bizitzeak, jaiotze berri batek baino ezin du lortu. Eta jaiotze berri hori ezin dugu gure baitatik at bizi. Egunerokotasunak monotonia eta etorriko denaren gainean jakin-min eza dakarkigu askotan. Baina jakin badakigu errealitateak dituen aukera berri guztiak gure begirada berriak baino ezin dituela atzeman eta horrek eramango gaituela gauzak berritzapenetik bizitzera. Errealitatea gauza berriaz ernari dago eta Jesusen begiradak, Jaungoikoarengan zuen konfidantzan oinarrituta, errealitatea lehen begiradan baino haratago ikustera darama. Esperantza izateak eramaten gaitu gauzak era berrian gertatu eta garatu ahal direla pentsatzera eta bizitzera. Ezinezkoak zirela pentsatu izan balute gure aurrekoek ez genuen gaur egun bizi ditugun eskubide eta onura askotarikoak izango, gozatuko. Nork pentsa zezakeen orain dela 150 urte esklabutza legez kanpo egongo zenik edota emakumeok gizartean zeresanik izango genukeenik? Errealitatea Berri Onez beteta dagoela sinisteak, bizitza Esperantzarekin bizitzearekin lotura estua du. Eta Berri Onak eta Esperantza, Jaungoikoaren erreinuaren seinale baino ez dira.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.