HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 12

Aldi hartan, Maria ikustera joandako judu askok, Jesusek Lazarorekin egina ikustean, harengan sinetsi zuen. Haietako batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten. Orduan, apaizburuek eta fariseuek Batzarra bildu zuten, eta esan: «Zer egin? Gizon hau ezaugarri asko egiten ari da. Horrela jarraitzen uzten badiogu, denek sinetsiko dute honengan, etorriko dira erromatarrak eta suntsitu egingo dizkigute bai tenplua eta bai herria». Batzarkideetako batek, urte hartan apaiz nagusi zen Kaifasek, esan zien: «Zuek ez dakizue ezer. Ez al zarete konturatzen hobe duzuela gizon bat herriagatik hiltzea, herri osoa galtzea baino?». Kaifasek ez zuen hori bere kabuz esan; baizik eta, urte hartan apaiz nagusi zenez, profeta bezala hitz egin zuen, Jesus herriaren alde hilko zela adieraztean; eta herriaren alde ez ezik, baita sakabanaturik zeuden Jainkoaren seme-alabak elkartzeko ere. Eta egun hartan, Jesus hiltzea erabaki zuten. Horregatik, Jesus ez zen agerian ibiltzen juduen artean. Basamortu ondoko bazter batera alde egin zuen, Efraim izeneko herrira, eta han egon zen ikasleekin. Juduen Pazkoa gainean zen, eta herrialdeko jende asko Jerusalemera igo zen Pazkoa baino lehen, garbikuntzak egiteko. Jerusalemera etorriak Jesusen bila zebiltzan eta, tenpluan topo egitean, galdetzen zioten elkarri: «Zer deritzozue? Ez ote da jaietara etorriko?». Apaizburuek eta fariseuek agindua zuten, baldin inork Jesus non zen jakiten bazuen, sala ziezaiela, atxilotu ahal izateko.

Joan 11, 45-57.

“Kaifasek ez zuen hori bere kabuz esan; baizik eta, urte hartan apaiz nagusi zenez, profeta bezala hitz egin zuen, Jesus herriaren alde hilko zela adieraztean; eta herriaren alde ez ezik, baita sakabanaturik zeuden Jainkoaren seme-alabak elkartzeko ere.”

Profetaren hitz bizi- eta sendagarria baino, nire belarria, nire adimena, nire bihotza zulatzen dituen handikiaren gaizto-putzaren kirats gezurtia dario horri, zilegi bekit esatea; horrek beti heriotza ondorio, heriotza irabazkin, hiltzea ulergarri, hiltzea onuragarri. Inork ez du/zuen hil behar herriaren alde, herriaren alde alai bizi egin behar da/zen, gaiztoek harrikatua, gurutziltzatua izatea arrisku…, bizi-minez odol-malkoak isuriz.

Pazkoa gainean da, ez nazatela gezurtien taldean topa; atzokoan ezaugarriak.

Erruki zakizkit Maisu!

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.