HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien juduei: «Egi-egiaz diotsuet: Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko». Juduek esan zioten:

«Orain bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta Zuk diozu: “Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko”? Gure aita Abraham baino handiago al zara, bada, Zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?». Jesusek erantzun zien: «Nire burua Neuk ohoratuko banu, nire ohore horrek ez luke ezer ere balioko; baina Aitak, zeuen Jainkoa omen duzuenak, ohoratzen nau Ni; zuek, ordea, ez duzue hura ezagutzen; Nik, bai, ezagutzen dut, eta ezagutzen ez dudala esango banu, gezurti izango nintzateke zuek bezalaxe; baina ezagutzen dut eta gordetzen ere haren hitza. Zuen aita Abraham pozik zen nire eguna ikusiko zuen itxaropenez; ikusi zuen eta alaitasunez bete zen». Orduan, juduek esan zioten: «Ez dituzu oraindik berrogeita hamar urte, eta Abraham ikusi duzula?». Jesusek erantzun zien: «Egi-egiaz diotsuet: Abraham sortu baino lehenagokoa naiz Ni». Orduan, harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko; baina Jesus ezkutatu egin zen eta tenplutik atera.

Joan 8, 51-59.

‘Orain bai dakigula deabruaren menpe zaudela’. Atzoko egunaren Hitzaren ildorik, deabruak eta berak hartuok ez dute maitatzen, ezta, ala batez ere, bere burua, herioaren arnasak inguratzen d(it)u, erruki.

Jesu ordea, Espirituak inspiratua, erabat motibatua, egiatia, askea, sortzailea, hitzetan eta ekintzetan. Mahaikidego betearen, askapen betearen, sendakuntza betearen eta zoriontasun bete partekatuaren alde inspirazioz konprometitua” (Joxe Arregi: ‘Jainkoa jaun goikoaz harago’ liburutik, 4. atala, 15. kapitulua)

«Abraham sortu baino lehenagokoa naiz Ni». Betiren betikoa Abba bezala esperimentatzen duen Jainkoaz bateginik, ez al da hala Ama?

‘Orduan, harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko’.

Erruki gugana, zatozkigu Jauna.

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.