Botere-nahia (Mk 10, 35-40)

2025 Api 7

Garizuma honetan gogoeta egite aldera, Jesusi jarraitzeko hirugarren arrazoi nahasia emango dut.

Ziurtasuna, arrakasta eta boterea edozein kulturaren osagai saihestezinak dira eta gizabanako ororen erraietan sustraituta daude. Zuzen edo zeharka, kultura guztien eta gizabanako bakoitzaren helburuak izan ohi dira, hain zuzen ere, kulturalki kontrakoa jasanezina baita: ziurgabetasuna, porrota eta ezintasuna dakartzan kulturak ez du etorkizunik. Bestalde, zer gizabanako mota dago pozik ziurgabetasunean, porrotean eta ezintasunean?

Hain zuzen ere, hiru osagai horiek izan ziren deabruak Jesusi doan eskaini zizkionak (Mt 4, 1-11). Jesusek bere gorputzean esperimentatu zuen horiei uko egiteak gurutzea zekarrela (dakarrela).

Zebedeoren semeek, Jesusen ikasle gehienek bezala (Mk 8, 31-33; 9, 23-37; 10, 41), loria, arrakasta, lehenak izatea, boterea lortzea nahi zituzten. Nork ez? Zebedeoren semeak pertsona idealistak, ausartak, konprometituak zirenez –beren burua inolako zalantzarik gabe eskaintzeko prest zeuden–, Jesusekin topo egin zuten eta Jesusi sutsuki jarraitu zioten. Aldi berean, pertsona errealistak ziren eta bazekiten botererik gabe ezin zitekeela (daitekeela) ezer egin giza historian. Zebedeoren semeek bezalako pertsona baliotsuek merezi zuten (dute) boterearen eskuman eta ezkerrean egotea.

Eta, orduan, Jesusen jarraitzaileak bezalako pertsona onen artean sekulako iskanbila sortu zen, denak elkarren kontra, lehia bizian, bakoitza lehena izan nahian.

Jesusek ez zien errietarik egin, ez zen haserretu, ez zuen parabola antzeko kontu labur bat baino kontatu: ondo ezagutzen zuen gizabanakoen bihotza. Baina bazekien boterearen bide hori ez zela (dela) gauza gurutzearen aurrean irauteko.

Inolako zalantzarik gabe, Jesusek larregi eskatzen zuen (digu) eta, hortaz, larrutik ordaindu zuen.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.