HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 6

Aldi artan, Jesus Oliamendira joan zen. Biharamun-egunsentian, ordea, tenplura agertu zen berriro, eta herri guztia etorri zitzaion; Jesus eseri eta irakasten hasi zitzaien. Lege-maisuek eta fariseuek adulterioan harrapatutako emakume bat ekarri zioten eta, erdian ipiniz, esan zioten Jesusi: «Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisesek horrelakoak harrika hiltzeko agindu zigun legean. Zuk zer diozu?». Azpikeriaz esaten zioten hori, zertan salatu izateko. Jesus, ordea, makurtu eta atzamarrez lurrean idazten hasi zen. Baina haiek galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu eta esan zien: «Zuetan bekaturik gabe dagoenak bota diezaiola lehenengo harria». Eta, berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen. Haiek, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela. Jesusek, zutiturik, esan zion: «Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork gaitzetsi?». Hark erantzun: «Inork ere ez, Jauna». Orduan Jesusek: «Ezta Nik ere, ez zaitut gaitzesten. Zoaz eta ez egin berriro bekaturik».

Joan 8, 1-11.

Emakumea adulterioan harrapatu dute, bada zigortzeko garaia, eta Moisesen legeak dioena jarraituz, heriotza-zigorra merezi du.

Gaur ere epaitzen jarraitzen dugu. Harrapatu dutenez, legea aplikatzea besterik ez da geratzen. Kontua da Jesus ere harrapatu egin nahi dutela.

Zigorra merezi duela esaten badu, legeak dioena esango du, baina aldi berean bere izateari uko egin beharko lioke. Bera ez da heriotza ekartzera etorri, bizia baizik.

Zigorrik ez duela merezi esaten badu, Moisesen legearen aurka doala esango dute farisearrak, eta bera zigortzeko aitzakia emango luke.

Jesusek ematen duen erantzunak jokoz kanpo harrapatzen ditu guztiak. Ikusi duzue emakumearen bekatua, baino, benetan epaitzeko egoeran zaudete?

“Zuetan bekaturik gabe dagoenak bota dezala lehenengo harria”: kontua ez da lagun-hurkoa epaitzea, baizik eta gure hauskortasuna, bekatua begi aurrean dugula jabetuz, gu ere ez garela inor bestea epaitzeko, ez garela inor bestea zigortzeko ikustea.

Jesusek ez du zigortzen, ezin bere izaerari uko egin; aldi berean legea errespetatzen du. Ez ahaztu zeintzuk diren agindu nagusienak: lehena Jainkoa maitatzea gauza guztien gainetik, bigarrena berriz lagun-hurkoa maitatzea geure burua bezala.

Errukia eta maitasuna izan daitezen gure bide lagun.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.