Gaur, Jauna,
zure promesa proposatzen digute,
zure hitzak gogorarazten:
“Mundu berria egingo dut
eta bertan zoriona izango da dena”.
Noiz bete behar duzu promesa hori, Jauna?
Milaka urte igaro dira jadanik
eta ezin dugu gure munduaren sufrimendua ahaztu,
bizi-bizirik dirauelako:
gutxi batzuek ondo bizitzeko aukera dute
—edo dugu, hori ere onartzen dizut, bai—
baina gehien-gehienek
gosea,
urritasuna,
arriskua,
indarkeria,
mespretxua,
bakardadea
eta garaia baino lehenagoko heriotza
baino ez dute ezagutzen
han urrunean eta hemen bertan.
Zure promesak oraingoz balio badu, Jauna,
oraindik ere zure proiektua
gure eskuetan uzteko prest bazaude,
bete ezazu promesa hori:
zure Haizeak alda ditzala gure bihotzak
eta bultza gaitzala
guztientzako duintasun,
justizia,
nebarretasun
eta askatasunezko mundua eraikitzera…
edo besterik ez bada,
gure mundura zure proiektu horretarantz
milimetro batzuk bultzatzera.
Guk bakarrik ezin dugu, Jauna,
ikus dezakezunez.
Egin ezazu zuk
guk lortu ezin dugun hori guztia.
Inork ez dezala esan
ez duzula zure promesa betetzen.
Saiatuko gara laguntzen, badakizu,
baina bakarrik ezin dugu:
zu zaitugu
gure itxaropen bakarra.
0 Comments