HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 27

Aldi hartan, gizon bat mututurik zeukan deabrua botatzen ari zen Jesus. Deabrua atera bezain laster, mutua hizketan hasi zen. Jendea harriturik gelditu zen; batzuek, ordea, honela zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak». Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoagandiko seinale bat eskatzen zioten. Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien:

«Bere baitan zatiturik dagoen erreinua erraustu egingo da eta etxea etxearen gain eroriko. Era berean Satanas ere: bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Zuek diozuenez, Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditut. Baina Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. Baina Nik deabruak Jainkoaren indarrez botatzen baditut, garbi dago iritsi dela zuengana Jainkoaren erreinua. Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak. Baina indartsuago den batek eraso eta menderatzen badu, segurantzia ematen zioten armak kendu, eta banatu egiten ditu hari harrapaturiko ondasunak. Nire alde ez dagoena nire aurka ari da, eta nirekin biltzen ez duenak sakabanatu egiten du».

Lukas 11, 14-23.

Jesusen hitzetan joko berezia ikus dezakegu: alde batetik, aurrean dituenen mesfidantza kritikatzen du eta, bestetik, zatiketak dakartzan ondorioak adierazten ditu. Bertan dauden denek Jainkoa zerbitzatu nahi izatea aldarrikatzen dute, baina beraien mesfidantzak banaketara daramatzate, ez baitira besteek egiten dituzten ekintza onez fidatzen. Jesusek, egoera horretan, zatiketa kondenatzen du, ezin baita Jainkoaren Erresuma banaketan oinarrituz eraiki. Benetan Jainkoaren Nahia bete nahi baldin badugu, batasunaren alde lan egin behar dugu, bestela deabruaren (hau da, gaizkiaren) dinamikan sartuko baikara.

Jokin Gonzalez de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.