Aitita-Amamak seintzain

2025 Mar 17

Lehenago, gure baserrietan normala zen hiru belaunaldi batera bizitzea eta aitita-amamak zaintza lan handia egiten zuten sein edo haur txikiekin arduratzean. Lan eder hori “seintzain” izenarekin ezagutzen dugu Gorbeialdean, hau da: sein+zain > seintzain. Eta etxean bakarrik ez, lehenago neskato eta andra asko, seintzain joaten ziren modudun etxeetara, bai herriko bertakoetara eta bai hirietakoetara ere. Urteak joan urteak etorri, gure herriak hiritartu egin zaizkigu eta baserri askotako jendea pisuetan bizitzera joan da. Jakina, aitita-amama gabeko pisuetan, beste era batera konpondu behar izaten zen umeen seintzaro edo haurtzaroan. Euskaldun etxeetan euskaldun seintzaina aukeratzea zen egokiena, non aukeratu zegoelako seintzain euskalduna. Baina, aspalditxuan, ostera, aitita-amama ugari ikusten da seintzain etxe zein kalean gaurko guraso gazteei laguntzeko. Laguntza hori ez da beharren dabiltzan gurasoak dirua aurreratzeko bakarrik, ez, aitita-amamak seinak zaintzetik aparte, maitatu eta hezitzen arduratzen direlako euren odoleko umeen onerako. Gaur egun, haurtzandegiak ere sortu dira eta neurri handi baten bideratu da umeen zaintza, baina, beti behar da laguntza. Aitita-amamak eskura dauzkaten guraso gazteak pozik egoteko daude eta euskaldunak badira pozago, euren iloben euskerak eta euskal kulturak bizirik iraungo duelako etorkizunean. Aupa gure aitita-amamak! 

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.