HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 22

Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?». Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara –harkaitza–; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua».

Mateo 16, 13-19.

Nor da Jesus guretzat? Jesusen proposamena ezagutzen dugu gaur egun hainbeste zorion-eskaintzaren erdian. Bera izan daiteke guretzat ongia egiten pasatutakoa edo nire bizitza osoari zentzua ematen diona. Nola dakit nik hori? Jende askoren erantzun ausarta oinarri hartuta eraikitzen da eliza. Jesus bizitzako ardatz eta arrazoi hartu dute. Hari erantzuteak bidea irekitzen digu benetako dizipuluak izateko, maitasun lokarri amaigabeak lotzeko. Eta bidegabekeriek eta zigorrek harrapatuta sentitzen dena askatzeko. Gure bizitzak hitz egin dezala gure alde, Jauna, zu iragarriz.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.