HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 21
Aldi hartan, Jesusek jendeari eta ikasleei dei egin eta esan zien:
«Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har beza bere gurutzea eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia nigatik eta Berri Onagatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du. Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bizia galtzekotan? Eta zer eman dezake gizakiak bizia berriro eskuratzeko? Beraz, norbait, gizaldi desleial eta bekatari honen aurrean, nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere Aitaren aintzaz beterik aingeru santuekin etorriko denean». Eta honela amaitu zuen: «Egia diotsuet: Hemen direnetako batzuk ez dira hilko, Jainkoaren erreinua ahalmenaz etortzen ikusi arte».
Markos 8, 34 – 9, 1.
Lehenago edo beranduago gure gaztaroan, behin eta berriro, gure bizitzako une garrantzitsuenetan etortzen zaizkigu galdera horiek bihotzera. Behin eta berriro bihotzean sakon entzuten dugu, bizitza oso laburra dela eta ezin dela alferrik galdu. Irabaztea edo galtzea Ebanjelioaren ildotik ulertzen dira, ez mundu honetako irizpideetatik. Jesus, zure hitza nire nahi eta beldur erradikalenei zuzentzen diezu eta nire erantzunaren zain zaude. Ez diezaiodala uko egin galdera horri, gaur ere bihotz-bihotzez jarrai diezazudan.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments