HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 20

Aldi hartan, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien ikasleei: «Ni nor naizela dio jendeak?». Haiek erantzun zioten: «Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat». Jesusek berriro galdetu zien: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Pedrok erantzun: «Zu Mesias zara». Inori ez esateko agindu zien Jesusek zorrotz. Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu beharra zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztuko zela. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion. Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez: «Alde nire ondotik, Satanas! Zure asmoak ez dira Jainkoarenak, gizakiarenak baizik».

Markos 8, 27-33.

Har dezagun tarte bat otoitz egiteko eta Jesusek guri egiten digun galdera honi erantzuteko: eta zuk, nor naizela diozu?

Jesusi jarraitzen egiten dugun bidean, askotan gure gorabeherak izaten ditugu. Pasarte honetan deigarria da Jesusek Pedrori esaten dizkion hitz gogorrak: “Alde nire ondotik, Satanas!” Beste itzulpen bat ere badago, Jesusek Pedrori “atzera joan zaitez!” esaten diona. Hau da, jarraitu niri, nik adierazten dudan moduan, bestela ez daukazu zerikusirik nirekin. Jesusen mesianismoa ulertzeko modua ez zen garai hartan espero zutena. Ikasleek ere beren erresistentziak izan zituzten Jesusen hitz haiek entzun zituztenean. Jainkoaren erreinuaren alde lan egiteak sufrimendua eta heriotza ekar dezakeela pentsatzeak atzera eragin diezaguke. Zertara deitzen nau Jesusek nire errealitatean? Nola kokatu nahi dut?

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.