HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Otsailak 18

Aldi hartan, ikasleei ogia hartzea ahaztu zitzaien, eta bat bakarra zeukaten ontzian. Jesusek ohar hau egin zien:«Begira gero! Kontuz ibili fariseuen eta Herodesen legamiarekin». Haiek, berriz, eztabaidan ari ziren elkarrekin, ogirik ez zutelako. Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete ogirik ez duzuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? Begiak izan, eta ez al duzue ikusten? Belarriak izan, eta entzuten ez? Ez al duzue gogoan, bost mila gizonen artean bost ogiak banatu nituenean, zenbat saski bete zenuten hondarrekin?». «Hamabi», erantzun zioten. «Eta lau mila gizonen artean zazpi ogiak banatu nituenean, zenbat otarre bete zenuten hondarrekin?». Erantzun zioten: «Zazpi». Orduan, Jesusek:

«Eta oraindik ere ez duzue ulertzen?».

Markos 8, 14-21.

“Begira, gero! Kontuz ibili fariseuen eta Herodesen legamiarekin”.

Bai fariseuak eta bai Herodes desberdinak izan arren, berdinak ziren gauza batean: beren interesak eta onura bakarrik bilatzen zuten eta ondorio mingarriak uzten zituzten. Hori guztia ikusirik, ez gaitu harritu behar Jaunak bere dizipuluei egin zien oharrak.

Zergatik egin zien Jesusek ohartarazpen hori une hartan? Beharbada, ikusten ari zelako, fariseuen jarrera zela-eta, dizipuluak “kutsatuak” zeudela, zeinuren bat ikustea espero baitzuten harengan sinesteko. Baina askoz gehiago segur aski: dizipuluen sinesgaiztasun eta jarrera gogorrak horrelako eragin txarrak onartzeko bidea ematen zielako.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.