HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Osailak 15
Egun haietan, berriro jendetza oso ugaria izanik eta zer janik ez, Jesusek ikasleei dei egin eta esan zien: «Erruki dut jende hau; badaramate hiru egun nirekin eta ez dute ezer ere jateko. Etxera baraurik bidaltzen baditut, bidean akiturik geldituko dira, urrutitik etorriak ere badira eta». Ikasleek esan zioten: «Baina nondik atera bakardade honetan hauek asetzeko adina ogi?». Hark galdetu zien:
«Zenbat ogi duzue?». Eta haiek erantzun: «Zazpi». Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. Gero,zazpi ogiak hartu eta, Jainkoari esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien,bana zitzaten. Haiek jendeari banatu zizkioten. Bazituzten arraintxo banaka batzuk ere; Jesusek bedeinkatu zituen eta haiek ere banatzeko agindu zien. Asetzeraino jan zuten denek, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin. Lau mila inguru ziren. Ondoren, Jesusek agur egin zien, eta bere ikasleekin txaluparaigo eta Dalmanuta aldera joan zen.
Markos 8, 1-10.
Jesusen begirada azkarra da eta trebea, errukizkoa; eta, horregatik ere, esnarazten duena, inplikatzera –eta konplikatzera- daramana. Noski, ikasleak ere horrela nahi ditu. Behin eta berriz, horretan saiatuko da, nahiz eta hauek baldar xamarrak izan. Gaurkoan, Markosek dotore agertzen digu. Ikasleak hiru egun jarraian ez dira gai izan jendearen beharrari antzemateko; Jesus, berriz, erne -bai jendearekin bai ikasleekin-. Jendearen gosea antzemanez. Eta ikasleak astinduz zerbait egin zezaten: “Zenbat ogi dituzue?” Errealitatea, guztiona da; eta guztion artean, bakoitzak beretik emanez -gutxi edo txikia bada ere-, etengabe, bizitzazko, bedeinkapenezko erantzunak aurkitu beharrean gaude. Gaur eta hemen, Jaunaren izenean elkarbanatzea ezinbestekoa da; biharko bidean ere horrela jarraitu ahal izateko. Gizakia, egiaz ase dezakeen ogi eta arraintxoen beharrean aurkitzen da. Zer eskaini diezaioket? Noren izenean?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments