HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 22

Aldi hartan, Jesus sinagogan sartu zen berriro. Bazen han gizon beso ihar bat. Zelatan zegozkion larunbatean sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. Jesusek beso iharrari esan zion: «Jaiki eta zatoz hona erdira». Eta besteei esan zien: «Larunbatez zer da zilegi, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?». Haiek, ordea, isilik. Jesusek, ingurukoei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, esan zion gizonari: «Luzatu beso hori». Hark luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion.Handik atera orduko, fariseuek eta Herodesen alderdikoek elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko.

Markos 3, 1-6.

Jesusen irudi gozoa eta samurra oso zabalduta dago gure artean. Jesus, errukiaren haragiztapena zenez, abegikor, maitagarri, guztiz begiko irudikatzen dugu. Baina erruki hutsezko Jesus hori haserretu eta mindu ere egiten zen.

Zer zen, ordea, Jesus haserretzen zuena?

Jendea zelatan zegokion Jesusi; Jesus susmopean zegoen giro itogarri hartan, arrisku bizian. Baina gaurko testuak ez du iradokitzen jendearen jarrera erasokor horrek Jesus kezkatzen zuenik, ezta haserretu ere. Nonbait, bere buruak ez zuen kezkatzen Jesus.

Lagun hurkoaren minaz eta ezintasunaz arduratzen ez zen gizakien antolamendu hiltzailea zen Jesus haserretzen zuena.

Sinagogako gizon beso iharra gizadi iharraren sinbolo bortitza zen. Orduko gizadia eta gaurkoa. Ziur aski, horretan ez dugu hobera egin.

Eta, ziur aski, Jainkoa, guztiz errukitsua dena, gaur ere haserre eta minduta dago.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.