Karmel aldizkaria – Luis Baraiazarra

2025 Urt 21

Karmel euskaraz idatzitako aldizkaria zaharra da, bai, baina ez zaharkitua, neure ustez. Markina-Xemeingo karmeldarrek izugarrizko ahalegina egin izan dute, eta egiten dute, hiruhilabeteroko aldizkari jakingarri eta apain hau argitaratzeko. Noski, karmeldarrez gain, beste idazle talde handia biltzen eta deitzen jakin dute. Ohi denez sail batzuk lantzen ditu: kultura, gizartea, iritziak eta literatura. Azken honetan olerkiak eta bertsoak tartean direlarik.

Idazleen artean Euskal Herri osoko lagunak daude baina, literatura saileko hainbat testu kenduta, azken urteotan batuaz idatzia da. Bide batez esan dezagun erlijioa, kristautasuna, fedea, eliza, beti toki esanguratsuan zaindu dituztela alez ale.

Azken zenbakiari erreparatu nahi diot, 328. Zen  2024-4 Urria-Abendua. Goian duzuen azalean Luis Baraiazarra karmeldar jatorraren argazkia dago. Ale mardula, ohikoa baina lodiagoa, dedikatua da “Meñaka-Markinako txoriari” (Meñaka 1942-II-17, Markina-Xemein 2023-X-6).

Zer esan euskal kulturaren eta mistikaren “erraldoi” honi buruz? Bi hitzetan: “txikian haundi”.

Karmel aldizkariaren ezinbesteko partaide izan da urte luzeetan horregatik zenbaki horretan aletu dituzte bere bizitza eta obrari buruzko lan politak, perlak ere esango nuke neuk. Berton ikusiko dituzue euskal luma finak, aurkibideari jarraituz: Jon Korta, Andres Urrutia, Patxi Uribarren, Julen Urkiza, Patxi Juaristi, Jabier Kaltzakorta, Gontzal Mendibil, Pilare Baraiazarra, Juan Mari Arrizabalaga, Xabier Arrieta, Juan Luis Goikoetxea, Antton Mari Aldekoa-Otalora, Joseba Aurkenerena, Ainara Maia eta Lontzo Zugazaga. Guzti-guztiei nire eskerrona nire adiskide eta maisu Luisi buruz idatzi dutenagatik. Bereziki bere lagun min zen Juan Luis Goikoetxeari egin ziolako azken elkarrizketa sakonagatik eta bertan irakur daitekeena.

Amaitzeko, eskerrak Jainko Onari horrelako seme zintzoa, mistiko xumea, langile nekaezina, apala, jakinsua eta euskaltzale sutsua eta  jatorra eman diolako karmeldar ordenari, euskal elizari eta Euskal Herriari.

Urte batzuetako KARMEL aldizkaria denon esku dago:

https://www.karmelaldizkaria.eus

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.