HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaUrtarrilak 11
Aldi hartan, Jesus hiri batean zegoela, legenaz (lepraz) jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahuspez erori eta erregutu zion:
«Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu». Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: «Nahi dut, geldi zaitez garbi». Eta orduan bertan alde egin zion legenak. Inori ez esateko agindu zion Jesusek eta esan: «Zoaz, azaldu apaizagana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindu zuena, agiria izan dezaten». Jesusen izena gero eta gehiago ari zen zabaltzen eta jendetza handia bildu ohi zen hari entzutera eta beren gaitzetatik sendatzera. Baina Jesus leku bakartietara baztertu ohi zen otoitz egitera.
Lukas 5, 12-16.
Gaur, Jesusek legenarrez betetako gizon bat sendatzen duen pasarteaz hausnartuko dugu. Mirari hau legenduna Jesusengana fedez eta apaltasunez hurbilduz hasten da «Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu» esanez. Jesusen erantzunak, «Nahi dut, geldi zaitez garbi», eta bere ekintza, gizona ukitzean, bere errukia eta boterea erakusten digute. Jesusek, legenardunari osasun fisikoa emateaz gain, komunitatean ere integratzen du, bere garaiko arau sozial eta erlijiosoei aurre eginez.
Sendatze ekintza honek Jesusen errukia eta baldintzarik gabeko maitasuna erakusten digu. Legenardunei ukitzea debekatzen zien lege mosaikoaren murrizketak gorabehera, Jesusek eskua luzatu eta gizona ukitzen du, bere maitasunak hesi guztiak gainditzen dituela erakutsiz. Keinu horrek gure bizitzei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu: nola erakuts diezaiekegu errukia eta maitasuna gure gizartean baztertuak daudenie?
Azkenik, Jesus, mirari hau egin ondoren, otoitz egiteko leku bakartietara erretiratzen da. Honek otoitzak Jesusen bizitzan duen garrantzia azpimarratzen du eta, besteak zerbitzatu eta maitatu ahal izateko, Jainkoagazko harremana elikatu behar dugula gogorarazten digu. Gure barnekotasuna landuz bakarrik egin diezaiokegu on hurkoari, Jainkoarengan zentraturik bakarrik deszentratu gaitezke baztertuen zerbitzura.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments