HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaUrtarrilak 5
Hasieran bazen Hitza eta Hitza Jainkoarekin zen, eta Jainko zen Hitza. Hitza hasieran Jainkoarekin zen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin. Hitzagan zen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu. Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik. Hitza zenegiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidezegina den arren, munduak ez zuen ezagutu. Bereengana etorri zen, eta bereek ez zuten onartu. Onartu zuten guztiei, berriz, haren izenean sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. Hauek ez dira giza odoletik sortu, ezta giza nahieratik ere, Jainkoagandik baizik. Eta Hitzaharagi egin zen, eta gure artean jarri zuen bizilekua, eta ikusi dugu haren aintza, Aitagandik graziaz etaegiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza. Joanek hartaz egin zuen aitormen, oihuka esanez: «Hau zen nik esan nuen hura: “Nire ondoren datorrena nire aurretik jarri da, ni baino lehenagokoa baitzen”». Eta haren betearen betetik guztiok hartu dugu, grazia graziaren gain hartu ere. Legea Moisesen bidez emana zen; grazia eta egia, berriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira. Jainkoa ez du inorkinoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak ezagutarazi digu.
Joan 1, 1-18.
Joanen ebanjelioaren hasiera honek, Jainkoak orain bere Hitzaren, bere Semearen bidez komunikatzen zaigula gogorarazten digu. Dena esanda dago bere bitartez, nahiz eta guk ezin dugu guztia hauteman. Jaungoikoa ezagutu nahi badugu, Jesusi begiratzera gonbidatuak gara. Egoera pertsonal eta sozial berriek Jaungoikoaren atal berriak bilatzera bultzatuko gaituzte eta gaurkotze behar horrek, Hitz agortezin honen dimentsio berriak deskubritzera bidaliko gaitu. Jaungoikoak Semea bidali zuen giza bizitza baten denboran eta espazioan estututa. Jaungoikoaren Semea dena eta palestinar judutarra izan zena, ez zen esertzera eta gurtua izatera etorri. Jaungoikoa Jesusen bitartez gure artean bidea egitera heldu zen, gurekin ibiltzen hasi zen. Giza historiaren bizitza ibiltarian, gure erritmoan, gure etorbide eta kalezuloetan zehar, galtzen garenean irtenbidea bilatzeko, urrats bakoitzean arreta jartzeko, ezkortasunaren besoetan ez jauzteko edo jauzten garenean, itxaropenari eutsi ahal izateko. Bere keinu bakoitzean bizitza berri bat ekarri zigun, ugaria, Jainkoaren bihotzetik jariatzen jarraitzen duena.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments