HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Urtarrilak 3

Hurrengo egunean, ikusi zuen Joan Bataiatzaileak Jesus beregana etortzen eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko bekatua kentzen duena. Honi buruz esan nuen nik: “Badator nire ondoren gizon bat, niri aurrea hartu didana, ni baino lehenagotik baitzen”. Nik ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, hura Israeli ager zekion etorri naiz». Eta aitormen hau egin zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Nikere ez nuen ezagutzen; baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten etagainean gelditzen zaiola ikusiko duzuna, hura da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. Nik ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea».

Joan 1, 29-34.

Eguberriko egun hauetan harrigarriak diren irudiak ikusteko parada izaten ari gara, bai etxeetan, bai kaleetan bai ebanjelioan. Egunerokotasunetik ateratzen gaituzten irudiak, alegia. Giro berezian murgilduta gaude. Berezitasun giro honek gauza harrigarriak igartzeko ahalmenean koka gaitzake. F. Varonek urteak dira jada esan zuenetik, fedea gertakizunetan baino, gertakaria bizi zuen pertsonarengan finkatzen zela. Egun hauetan sakontasunerako aukera izateak, ahalmen berritua dakarkigu egunerokotasunean berrionaren iragarria sumatzeko. Nor izango da gure bidean azaldu eta Erreinuaren seinaleak bere baitatik sortzen zaizkion pertsona? Zeintzuk izango dira hurbil edo haragoko senidetasuna, bakea eta justizia jarioko duten gertakizunak? Nor izango da bizitza bizi duen eragatik Jesusen tankera duen pertsona hori? Eguberriak era berrituan ingurua arakatzeko deia eskuratzen digu.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude