HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaAbenduak 30
Aldi hartan, bazen profetesa bat Ana zeritzana, Fanuelen alaba, Aserren jatorrikoa. Urteetan oso aurreratua zen; gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Gau eta egun tenpluan egoten zen, barau eta otoitz, Jainkoa zerbitzatzen. Ordu hartan han gertatu zen, eta Jainkoa goresten eta haurraz mintzatzen hasi zitzaien Jerusalemen askatasunaren zain zeuden guztiei. Jesusen gurasoak, dena Jaunaren legeak agintzen duen bezala bete ondoren, Galileara itzuli ziren, beren herri Nazaretera. Haurra hazten eta indartzen zihoan, jakinduriaz betetzen ari zen eta Jainkoaren grazia berekin zuen.
Lukas 2, 36-40.
Gaurko berrionak, Jesus jaio berriaren inguruan gertatu zirenak erakusten dizkigu. Eta horietako batzuk harrigarriak izan ziren. Horien artean Ana profetesaren protagonismoa dugu. Berrionean emakumeak agertzen dira. Batzuk, izen gabekoak. Beste egoera batzuetan, imajinatu baino ezin ditugu egin. Baina badago talde bat, izendunak direnak, gaurko Ana bezala, alegia. Anak emakumea, zaharra eta alarguna izanik, ezaugarri guztiak betetzen zituen, baztertua izanik, garrantzi gabekoa izateko. Baina, gizarte hartan harrigarria izanik ere, bera izango da Jesus askatzaileari buruz hitz egingo duen lehenengo emakumea. Eta ez edozein tokitan, tenpluan baizik. Hau da botere erlijiosoaren muinean. Ez da apaiza, Salbatzaileari buruz aritzen dena. Emakume xume bat baizik. Berrioneko zati honetan emakume bi eta jaio berria dira Jaungoiko askatzailearen mezulari eta irudi biziak. Hau bai harrigarria!
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Emakumeak dira Jesusen lekuko nagusiak bere gertaera nagusienetan. Emakumeek jarraitu zuten gurutziltzatu zutenean eta emakumeek topatu zuten hilobia hutsik. Ez da hain arrigarria emakume batek aldarrikatzea jesusen etorrera