HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Abenduak 28

Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes erregea haurra hil nahian ibiliko baita». Jaiki zen, beraz, Jose, hartu zituen haurra eta ama gauez eta Egiptora joan zen. Han egon zen Herodes hil arte. Horrela bete zen Jaunak profetaren bidez esandakoa: «Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari». Orduan, Herodes erregea, Magoek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Betleemen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, Magoek adierazitako denbora kontuan harturik. Honela bete zen Jeremias profetak esana: «Oihua entzun da Raman, negar eta aiene ugari: Rakel ari da, bere haurrengatik negarrez; ez du kontsolatu nahi, ez baitira bizi».

Mateo 2, 13-18

Jainkoa argia da. Argiaren sinboloaren bidez-edo zera eman nahi izan zitzaigun aditzera; Jainkoak bere Hitz betea bere Semearengan adierazi du, halako moldez, ezen, hortik aurrera, Jesusi jarraituta ezin hobeki gidatuak izango baikara, eta betiere Bere presentzian inoizkorik gertuen dagoen Jainkoaren esperientzia izango baitugu. Munduan dena ez iluntasuna, baina egon hor dago. Ilunpea eta argitasunaren arteko borroka argi eta garbi dagerkigu gaurko pasarte honetan. Jesus hil nahi izan zuen Herodesek, direnak eta ez direnak egiteko gauza delarik hori lortu ahal izateko.

Gehiegitxo iradokitzen ez duen istoriotxo bat iruditu dakiguke gaurko pasarte honetakoa. Ez luke hala izan beharko baina. Izan ere, Jesusen etorrera, Jesusen presentzia, ez da inodik azaleko gertakari bat. Hasieratik bertatik astinduko  du gure gizarte antolatuaren ordena guztia. Argia itsugarri gerta dakioke gure baitan ere badagoen iluntasun herodesiar horri. Argiak iluntasunetik, argitu beharrean, itsutu egiten gaitu. Asko utzi behar du bazterrean gure gizarteak, asko utzi behar du norberak begiak argirako prest izateko.

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude