HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 16
Aldi hartan, Jesus tenplura etorri eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka: «Zein aginpidez egiten duzu hori? Nork eman dizu aginpide hori?». Jesusek erantzun zien: «Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, Nik ere esango dizuet zein aginpidez egiten dudan hori. Joanek noren aginduz bataiatzen zuen: Jainkoaren aginduz ala gizakien aginduz?». Haiek beren baitan zioten: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badugu, zergatik sinetsi ez genion esango digu. Eta gizakien aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendearen beldur gara, guztiek profetatzat baitaukate Joan». Beraz, hau erantzun zioten Jesusi: «Ez dakigu». Jesusek, orduan, esan zien: «Nik ere es dizuet, bada, esango zein aginpidez egiten ditudan gauza hauek».
Mateo 21, 23-27.
Nor da Jesus? Nor da niretzat? Ebanjelarien helburu edo xedea irakurleok Jesusen aurrean jartzea da, eta garaikideek egiten zuten galdera bera egin dezagula: “baina nor da hau?” Era ezberdinetara behin eta berriz errepikatzen den galdera da. Gaurkoan ebanjelaria herriko zahar eta apaizburuez baliatzen da galdera gure aurrean jartzeko.
Galdera, kasu honetan, aurreko pasarteko gertakariek sortu dute: Jesusek sarrera berezia egin du Jerusalemen. Ikusleek “Hosanna Dabiden Semeari!” oihukatuz agurtu dute. Jarraian Tenplutik saltzaileak bota ditu, eta itsu eta herrenek “Gora Dabid Erregearen Semea!” oihukatu diote. Honek guztiak urduri jarri ditu agintariak. Nola ez galdetu nor den, noren izenean ari den, nork eman dion horretarako baimena, zer aginpide duen hori guztia egiteko, nor dela uste duen,…
Jesusek guztiz asaldatu ditu. Ez dakite zer erantzun.
Abendualdiko azken txanpa honek Jesusi begira jartzen gaitu. Badakigu noren jaiotza ospatzeko prestatzen ari garen? Badakigu nor datorkigun gure artean bere etxola jartzera?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Jesús, argia zara bizitzan jakinduriaz jokatzeko, eta zeuri eusten dizut tristuran,lasaitzen nauzu eta