HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 6
Aldi hartan, Jesus handik ateratzean, bi itsuk jarraitu zioten, oihuka: «Erruki zakizkigu, Daviden Seme!». Etxera heltzean, itsuak hurbildu zitzaizkion eta Jesusek esan zien: «Sinesten al duzue hori egin dezakedala?». Haiek erantzun: «Bai, Jauna». Orduan, begiak ukitu zizkien, esanez: «Gerta bekizue sinesten duzuen bezala». Eta ireki egin zitzaizkien begiak. Jesusek zorrotz agindu zien: «Begira, gero, ez dezala inork ere jakin». Baina haiek, atera orduko, eskualde guztian eman zuten Jesusen berri.
Mateo 9, 27-31.
“Erruki zakizkigu” ez dira hitz soilak, sakonetik ateratzen den deiadarra baizik. Ez dute esplikazio askorik behar; Jesusek entzun eta erantzuten du. Gure iluntasunak argitzeko gure erantzuna behar du: “Bai Jauna”. Eta horretan, iluntasuna zena argitasun izatera iristen da.
Eta nolakoak diren Jaunaren misterioak… “ez dezala inork ere jakin”; baina sakonetik sortzen den deiadarraren ondorioak ezin dira isilik mantendu.
Sinisdunak garela diogu, jarraitzaileak. Agian iluntasun uneak bizi dituzu, edo bizi izan dituzu; horrela bada, nolakoa da zure deiadarra? Sakonetik ateratzen al da edota gauzak hobetuko direla pentsatu eta ez duzu ezer egiten iluntasun uneak usatzeko?
Jaunak deiadar egitera gonbidatzen gaitu; Berak entzuten ditu, baita ere erantzun ere, baldin eta guk konfiantza osoa beregan jartzen dugun, sinistuz; hau da, bizia bere eskuetan jartzen badugu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments