Abendualdi beldurgarri, zorabiatu eta ernegagarriago honetan,
nire bihotz gaixoan desioaren errautsak
nola esnatzen dituzun hautemanez,
nola nostalgia ukitu baten ondoren,
alferrik galtzen ez den oroimena
eta iraganari begiak irekitzen dizkionari
esker onez liluratuta.
Hemen nago, Jauna, Abendu honetan ibiltzen,
nire esperantzari hautsa kenduz,
beti bera, beti berria, itxarotea onartzen duelarik.
honetan bizitzeko itxaron behar izatea onartuz,
itxaron honetan, nire bizitzaren funtsezko baieztapen gisa,
ezin lortuzkotzat aurkezten zaidanerantz jotzeko
premia sakon eta sekretua islatzen duen esperantza honetan
eta, horregatik, nire indarraz espero ez nuena.
Hemen nago, Jauna, Abendu honetan ibiltzen,
Berriro ere ezustekoaren zain egotearen paradoxari aurre eginez,
existitzeko itxaropen hori erabili behar izatea,
izatea itxarotea dela konturatzeko.
Hemen nago, Jauna, bihotzaren begirada Abendu honetan iltzaturik,
irrika piztuta, desioa sutan,
nire beldur eta esperantzen aurka borrokan
itxaropenaren sua ireki eta lehen urratsa argi dadin.
Hemen nago, Jauna, Abendu honetan ibiltzen,
dardarka, izututa, zain, maiteminduta
eta zure deia gauzarik ziurrena,
errealena bezala sentituz,
nire itxaronaldiko egia bakarra bezala.
Ez nekatu deitzeaz, Jauna, ez nekatu iristeaz,
Ez nekatu etortzeaz, Jauna, hemen nabil eta.
Jauna, zatoz Abendu honetan.
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
0 Comments