HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 1

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Seinaleak izango dira eguzkian, ilargian eta izarretan, eta estu ibiliko dira lurrean herrialdeak, itsasoaren orroaz eta olatuen indarrez aztoraturik. Arnasarik gabe geldituko da jendea, munduari gainera datorkionaren beldurrez, ortzia ere dardaratuko baita. Orduan, Gizonaren Semea indartsu eta aintza handiz hodeian etortzen ikusiko dute. Hori guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta jaso burua, hurbiltzen ari baita zuen askapena. Zabiltzate, bada, kontuz! Ez bedi moteldu zuen bihotza hordikeriaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako kezkaz, egun hura ustekabean gainera etor ez dakizuen, sarea bezala etorriko baita lurrean bizi diren guztien gainera. Beraz, egon erne eta egin otoitz une oro, etorri behar duten horiei guztiei ihes egin ahal diezaiezuen eta zutik egon ahal zaitezten Gizonaren Semearen aurrean».

Lukas 21, 25-28. 34-36.

Fededunak izan eta fedearekin koherenteak izan nahi izan arren, eguneroko arazo eta kezkek arreta galarazten digute. Kezka horiek oso arrazoizkoak izan daitezke: laneko arazoak, familia barneko gatazkak, diru-kontuak (hilabete amaierara iristeko zailtasunak daudenean bereziki)… Beste batzuetan erosotasun kontu hutsa izan daiteke. Edonola ere, Jesusek distrakzio horietaz ohartarazten digu. Nahiz eta guretzat gai larri eta garrantzitsuak izan, ez dugu ahaztu behar gure bizitzaren muina Jainkoa dela, eta gure zailtasunak ikuspuntu hori gogoan harturik bizi behar ditugu ondo bizi ahal izateko. Beste guztia bigarren maila batean dago. Jesusek ez dizkigu gauza errazak eskatzen, baina beti zoriontasunera gehien hurbilduko gaituztenak dira.

Jokin González de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude