HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 30

Aldi hartan, Jesusek, Galileako itsasbazterrean barna zebilela, bi anaia ikusi zituen, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsasoan botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin, eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, berehala, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurreraxeago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta haren anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen; eta dei egin zien. Haiek, berehala, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.

Mateo 4, 18-22.

Filmetan eta liburuetan askotan ikusi izan ditugu izugarrizko bihotz-berritze prozesuak: dena gaizki zihoala, pertsona batek fedea aurkitzen du eta bizitza guztiz aldatzen zaio. Halakoak gertatzen dira, egia da, baina askotan Jesus gaurko pasartean bezala agertzen zaigu: gure eguneroko bizitzan gaudela, betiko lan eta kontuekin, Harekin topo egiten dugu. Normaltasun horretan dei egiten digu gure bizitza aldatzera, bizipen bortitzen beharrik izan gabe. Leun-leun hurbiltzen zaigu, eta gonbidapen bat egiten digu. Gure eskuetan dago hura hartzea edo ez hartzea. Apostoluen adibidea ikusita, Jesusen deiari erantzuteak zer ondorio dakartzan argi ikus dezakegu.

Jokin González de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude