HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 29

Aldi hartan, Jesusek adibide bat jarri zien ikasleei: «Begira pikondoari edota beste edozein zuhaitzi: kimu-berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue hurbil dela uda. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza. Benetan diotsuet: gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko».

Lukas 21, 29-33.

Jesusek aurreko egunetan irakurri ditugun gertakariei egiten die erreferentzia gaurko pasartean. Jainkoaren erregetzaren seinale dira, eta haien atzean Bere ekintza irakur dezakegula esaten digu. Horrek bizitza osorako balio digu; hau da, Jainkoaren ekintza gure egunerokotasunean ikus dezakegu, baina horretarako adi egon behar dugu, eta gauzak behar bezala aztertu. Haren benetako esperientzia izan nahi baldin badugu, ezin gara eserita geratu, Hura noiz etorriko zain. Gure parte hartze aktiboa beharrezkoa da, eta horrek eskatzen digu bila ibiltzea. Hala egiten ez duenak, zailki jakin ahalko du Jainkoak nondik nahi duen eraman, eta ondorioz, non aurki dezakeen zoriontasuna.

Jokin González de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Eskerrik asko, Jokin, zure hausnarketa hauengatik. Pozgarria da gazte euskaldun baten eskutik horrelakoak irakurtzea. Jarraitu horrela!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude