Zure erregetza mundu honetan (Jn 18, 33-37)

2024 Aza 25
Zaila egiten zaigu, Jauna,
zure ahotsa entzutea.
Zaila egiten zaigu zure ahotsa
geure barnean entzun
eta gure akatsak, gure miseriak ikustea;
zaila egiten zaigu zure ahotsa
inguruan bereiztea,
gainerakoek zuzentzen
edo besterik gabe zure proiekturantz
bultzatzen gaituztenean;
zaila egiten zaigu zure ahotsa
txikienetan entzutea
haiengandik oihu egiten badiguzu ere,
ez baitiegu, batzuetan behintzat,
begiratu ere egiten.

Zu tronu urrun batean kokatzen
ahalegintzen gara,
gure gizarteko handienak dauden bezala,
baina zuk berehala erantzuten diguzu:
“Nork esan ote dizu hori nitaz?
Zeuk asmatu duzu ala bestek esan ote dizu?
Nire erregetza ez da horrelakoa:
txikienetan bizi naiz
eta txikienetan,
zure inguruan bertan aurkitu ahal nauzu,
eta zure barru-barruan nire zurrumurruak entzun”.

Eskerrik asko, Jauna,
zure ahotsa aditzeko
ematen dizkiguzun aukerengatik;
eskerrik asko,
gure barnean, urruneko inora joan gabe,
ezin ailegatuzko lekuetara joan beharrik ez dugula,
zure egia entzun ahal dugulako.

Lagun iezaguzu, Jauna,
zure ahotsa eta zure egia entzuten.
Emaguzu argia
gure akatsak eta miseriak ikusteko;
emaguzu entzumen fina,
baztertuenengandik egiten diguzun oihua bereizteko;
eta emaguzu indarra,
gainerakoen bidez erakusten diguzun bidean abiatzeko.

Horrela esan ahalko dugu
zure egia entzun dugula
eta mundu honetakoa ez den zure erregetza
mundu honetan ere
ereiten saiatzen ari garela.

Izan zaitez gure errege, Aita-Ama,
gu neba-arrebak izaten saiatuko gara.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude