HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 25

Aldi hartan, begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko diru-kutxara limosna botatzen. Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi txanpon botatzen. Eta esan zuen: «Benetan diotsuet: alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».

Lukas 21, 1-4.

Jesusen lekuan egongo bagina eta aberatsak dirua botatzen ikusiko bagenitu, ziurrenik ez genioke garrantzi handirik emango. «Aberatsa da, zerbait partekatu beharko du» pentsatuko genuke. Alarguna ikustean, berriz, besteen beharren aurrean itsuak garenez, bere zuhurkeriari erreparatuko genioke. Jesus, Bere begiradarekin, beste zerbait irakastera datorkigu: kontua ez da zenbat eman duen, baizik eta zein baldintza eta espiriturekin egin duen. Pasarte honetan diruak gure izate osoa errepresentatzen du. Jainkoak gure bihotza ikusten du, eta hartatik zenbat ematen dugun ikusten du. Horren aurrean geure buruari galdetu beharko genioke: Jainkoari nire bizitzako eremu mugatu batzuk soilik uzten dizkiot ala Bere presentziaz nire bizitza osoa zeharkatzen uzten diot? Pasartean bezala, guk ez dugu ikusten benetan besteen barnetik zer pasatzen den, baina bai Jainkoak, eta Haren begirada da garrantzitsuena.

Jokin González de Chavarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude