HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Azaroak 11
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ezinbestekoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena! Hobe luke errotarria lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea baino. Ibili kontuz! Zure senideak bekatu egiten badu, egiozu haserre, eta, damutzen bada, barkatu. Eta egunean zazpi aldiz zure kontra bekatu egiten badu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “damu dut” esanez, barkatu». Apostoluek esan zioten Jaunari: «Handitu sinesmena gugan». Jaunak erantzun zien: «Sinesmena bazenute, mostaza hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi “atera hortik eta landatu itsasoan” esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke».
Lukas 17, 1-6.
Farisearrak albo batera utzi eta ikasleei zuzentzen zaie Jesus. Aurreko kapituluan ere antzeko mugimendua egina zuen Maisuak. Ikasleen taldea ez zen soilik taldetxo aukeratu bat, baizik eta jarraitzen zion jendea orohar ikasletzat hartzen zuena. Funtsean beragana hurbiltzen den oro. Eta lehenik egin beharreko galdera da: zergatik kontra-jartzen dituzte Ebanjelioek hainbeste fariseuak eta ikasleak bi alde erabat desberdin bezala? Ez ote zegoen harremantzeko sokarik?
Auto-atseginean zebiltzan fariseuak, uste baitzuten egia eskuratua zutela. Eta gainera besteen gainetiko jakinduria berezia. Baina Jesusek gomendatzen zuen etengabe ikasteko zabal egote-jarrera; bizitzaren irakaspenei adi eta ulermen irekian egotea. Egia gureganatzeak ez luke “egiaren jabe” izatea ekarri behar, ezin baitugu egiaren sortze-iturria den bizitza eskupean eta jabetzan eduki.
Kristautasunaren garapenean ere, Eliza horretan geratu izan da zenbaitetan: Egia erabat menderatua eta beretua balu bezala arituz. Aurretik judaismoari gertatu bezala. Badirudi Jesusek hori aurreikusia zuela, zeren gaurko pasarte honen hasieran zera dio: “Ezinbestekoa da munduan galbideak gertatzea”
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments