Atera pixka bat eta eraman mahai-zainari (Jn 2, 8)

2024 Aza 4

Bizitzako bidaiari
nora joan jakin gabe
ene beldurren mirabe
Arnasa dut zuzendari.

Arrotz dut oso norantza,
nora nahiko nau eraman?
Inork ezin argi esan
Arnasak ez ezik, antza.

Eta horrek nau lasaitzen.
Ene Jaunaren Arnasak,
Bere menpeko izateak,
barrenak dizkit eztitzen.

Gozo narama haizean,
nahiz eta zenbait gaitz jasan
benetan behar dut esan:
ni irabazle azkenean.

Jaunari dagokiona
nire mirespen osoa
nire maitasun eroa
baitakarkit zoriona.

Oihartzunak (2 oihartzun daude)
L

2 Comments

  1. Avatar

    Ederra benetan otoitz-olerkia. Eskerrik asko!!

  2. Avatar

    “Barrenak dizkit eztitzen” Benetako gozamena, lerro bakoitza, ahapaldi bakoitza… Eskerrik asko!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude