“Ez negarrik egin maite banauzue. Jainkoaren dohaina eta Zerua ezagutuko bazenute! Aingeruen kantua entzun eta erdian ikusiko baninduzue! Zerumugak, betirako zelaiak eta zeharkatzen ditudan bidezidor berriak ikus bazenitzakete zuen begiekin! Lipar batez edertasuna, edertasun guztien zurbiltasuna, nik bezala ikusiko bazenute!
Sinets iezadazue: heriotza zure loturak haustera datorrenean, niri kateatzen zizkidatenak hautsi dituen bezala, eta, Jainkoak finkatu eta ezagutzen duen egun batean, zure arima nirearen aurreko Zeru honetara datorrenean, egun horretan berriz ikusiko duzue maite zintuen eta beti maite zaituen hura, eta haren bihotza aurkituko duzue haren samurtasun garbi guztiekin.
Berriro ikusiko nauzue, baina itxuraldatuta eta zoriontsu, ez heriotzaren zain, baizik eta zuekin batera Argiaren eta Bizitzaren bide berrietan aurrera, Jainkoaren oinetan horditurik edanez inor aseko ez den nektar bat. Amen. “
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
Itxaropena suspertzeko modukoa, inondik ere. Eskerrik asko!