HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 1

Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten: «Zorionekoak gogoz behartsu direnak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak atsekabetuak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak apalak, berek izango baitute agindutako lurra ondare. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsuak, beraiek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotz-garbi direnak, berek ikusiko baitute Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira. Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasaten dutenak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak zuek, nigatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztetenean. Poztu zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruetan».

Mateo 5, 1-12a.

Ezin dugu erabat bat egin Jesusen zoriontasunekin, ez ditugulako ulertzen. Nola izan zaitezke zoriontsu behartsu izanik edo atsekabetua egonik? Eta justizia gose izanik? Maiz, zoriontasuna behar adina izatean, irudian eta arrakasta izatean jartzen dugu. Zoriontsu da bizitzan ondo doakiona.
 
Gaurko ebanjelioak Jesus aurkezten digu, bere dizipuluengana zuzentzen. Jesusek Jainkoaren erregealdiko benetako balioak jasotzen dituzten zoriontasunak aurkezten dizkie. Ez dira Moisesek Sinai mendian tauletan jasotako aginduak, baizik eta Jainkoaren bihotza non dagoen erakusten dizkiguten balioak.
 
Jesusen dizipuluak gizartearen ertzetan baztertuta zeudenak izan ziren. Horregatik zoriontasun hauek berri on gisa jaso zituzten, Jainkoak beraiekin zegoela erakusten zutelako. Gaur jarraitzaile izan nahi dugunok gure benetako balioez galde dezakegu, guretzat benetan garrantzia duenaz, izan ere argi baitago Jesus pobreekin, atsekabetuekin, justiziaz gosetuekin, apalekin, errukitsuekin, bakegileekin eta abarrekin, Beragatik madarikatuak direnekin dagoela. Gaur Santu Guztien eguna ospatzen dugu, Kristo bezalakoak izatea desiratzen zutenena. Guk santu hauen antzeko izan nahi dugu?

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.