HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 28

Aldi hartan, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien: Simon –honi Pedro izena ezarri zion– eta honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon –Zelote zeritzana–, Judas Santiagorena eta Judas Iskariote, Jesusen saltzaile izan zena. Jesus ikasleekin menditik jaitsi eta zelaigune batean gelditu zen. Ikasle-multzo handia zen harekin; baita herriko jendetza ugaria ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo itsasaldetik etorria, hari entzutera eta beren gaitzetatik sendatzera. Espiritu gaiztoek oinazetuak sendatu egiten ziren. Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, halako indar bat baitzerion, denak sendatzen zituena.

Lukas 6, 12-19.

Antolatuta dagoen edozein kolektibotan, beren eginkizunetan erabakiak hartzen dituzten pertsonak maiz kritikatzen dira. Kritika horietako batzuk benetako ariketa osasuntsu baten adierazle dira. Beste batzuk, berriz, doakoak dira, esamesa hutsak, eta Elizan ez gaude hauetatik libre. Zenbatetan entzun ote dugun Eliza garela, baina ez hierarkikoa!

Gaurko pasarteak, Jesusek bere jarraitzaileen artean apostolu izateko hamabi aukeratu zituela dio. Eta ez edozein modutara, izendatu aurretik mendira igo zelako gau osoan bakardadean otoitz egitera, eta ondoren apostoluekin batera jaitsi zelako jendea sendatzera.

Jesusen jarraitzaileok gure gotzainak jendetza sendatzeko Jainkoak berak aukeratu dituela ahazten dugunean, erraza dugu progresista eta kontserbadore bezalako etiketa sinplistetan erortzea, edo gure atxikimendu maila arrazoi ideologikoetan ebanjelikoetan baino gehiago oinarritzea. Gotzainak, lehen 12 apostoluak bezala, ez dira gotzain akatsik gabeko argi izakiak direlako, baizik eta Elizan beti presente dagoen Jaunak aukeratzen dituelako.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude