HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 27
Aldi hartan, Jesus ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik ateratzean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eseria. Jesus Nazaretarra zela jakitean, deiadarka hasi zen: «Daviden Seme, Jesus, erruki zakizkit!». Askok gogor egiten zion isilarazteko; baina hark areago egiten zuen oihu: «Daviden Seme, erruki zakizkit!». Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu zuen. Deitu zioten, esanez: «Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu Nik zuri egitea?». Itsuak erantzun: «Ikus dezadala, Maisu!». Jesusek esan zion: «Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu». Une berean ikusmena berreskuratu zuen, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.
Markos 10, 46-52.
Bartimeo marjinazioaren sinboloa da, bidetik kanpo dago, botata, mugitu ezinik, bakarrik dago. Itsuak esleitua zuen bere papera (bazterketa), baina ez du etsi. Bere egoera gainditzen saiatzen jarraitzen du, nahiz eta jendea aurka egon.
Jesusekin doazenek ez dute ezer jakin nahi bere arazoez. Errieta egiten zioten isil zedin. Hauek adierazten diote bere baldintza horrela dela eta ez duela protestatzeko edo oihu egiteko eskubiderik. Eutsi eta isildu.
Baina Jesusek Bartimeori deitu zion. Eta berak, mantua askatu, jauzi egin eta Jesusengana hurbildu zen. Harrera-sintoma txikienari, itsuak mantua bota eta jauzi egiten du. Ezer ez ikusi arren, Jesusen konfidantzak altxarazi egiten du.
Jesusek, galdera zuzena egiten dio: “Zer nahi duzu Nik zuri egitea?”. Bartimeori bere behar nagusiarekin konektatzea laguntzen dio. Ondoren, Jesusek dio: “Zure fedeak sendatu zaitu”. Bartimeo eta beste askoren kasuan, askatzen duena fedea eta konfidantza da. Eta esperientzia horren ondoren, Jesusen jarraitzaile bilakatzen da.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments