HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 26

Aldi hartan, etorri zitzaizkion batzuk Jesusi, galilear batzuei gertatuaren berri ematera: nola Pilatok hil zituen, eskaintzen ari ziren oparien odolarekin haiena nahastuz. Jesusek erantzun zien: «Uste al duzue galilear haiek gainerako galilearrak baino bekatariago zirela, horrelako heriotza izan zutelako? Ezetz diotsuet, eta, bihotz-berritzen ez bazarete, guztiok era berean galduko zarete. Eta Siloeko dorrea gainera erorita hil ziren hemezortzi haiek, uste al duzue gainerako jerusalemdarrak baino errudunagoak zirela? Ezetz diotsuet, eta, bihotz-berritzen ez bazarete, guztiok era berean galduko zarete». Eta parabola hau esan zien: «Gizon batek pikondo bat zeukan, bere mahastian landatua. Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu. Orduan, esan zion mahastizainari: “Bada hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dut aurkitzen. Moztu ezazu. Zertako eduki hor, lurra alferrik jaten?”. Mahastizainak, ordea, erantzun zion: “Jauna, utzazu aurtengoz; bitartean, ingurua aitzurtu eta ongarria botako diot, ea aurrerantzean fruiturik ematen duen; eta bestela, moztu”».

Lukas 13, 1-9.

Egun batean, Jesusi galilear batzuk modu bortitz batean hil zirela esan zioten.

Jesusek jota zeuden pertsonei itxaropenezko zerbait esan behar ziela sentitu zuen eta, pikondoaren parabola kontatzen du. Nola, nagusiak  pikondoa moztea erabakitzen duen fruiturik ematen ez duelako. Baina mahastizain  bat iristen da, bere kargu hartzen uzteko eskatu, eta bere maitasun guztiarekin zaintzen hasi zen: ureztatu egin zuen, belar txarrak kendu zizkion, adarrak kimatu zizkion, ongarria bota zion eta denei esaten zien:

– Ikusiko duzue nola aurten fruitua emango duen.

Jesusek, parabola honen bidez, Jainkoa nolakoa den adierazten digu. Beti bizitzaren alde agertzen da. Beldurra baztertzera gonbidatzen du. Gu ere maitasun osoarekin, pazientzia handiarekin zaintzen gaitu eta gurekin kontatzen du, “lehortu egingo diren pikondoak” zaintzen laguntzeko. Gure inguruan jarrera horrekin bizitzeko prest al gaude?

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Maitasun berdinez tratatu nahi ditut nire ondokoak, Jainkoak, emaidazu bihotz beroa

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude