HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 24
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko sutan balego! Heriotza-urean murgildu behar dut, eta hau larria hori bete arte! Munduari bakea ekartzera etorri naizela uste al duzue? Bakea ez, banaketa baizik. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren aurka eta alaba amaren aurka, amaginarreba errainaren aurka eta erraina amaginarrebaren aurka».
Lukas 12, 49-53.
Gaurko Jesusen hitzek kezka eragin diezagukete.
Alde batetik, su kiskalgarri hori ekartzera datorrela esaten digu, bizitza argitzen duen Izpiritua, eta ez da eginkizun erraza.
Bestetik, uraz hitz egiten digu, bataiotik pasatzeaz, jaiotza berri batez, Jainko Aitak izendatutako patuaz, eta bere betebeharraren aurrean larritasuna adieraziz egiten du.
Berak, suaren eta uraren bidez jarraipenaren bizitzan gatazkak daudela eta gure garaiak ez direla bereak adierazten digu.
Jesusi, gatazkak, zailtasunak eta porrotak beti itxaropenezko jarrerarekin ibiltzea eskatzen diogu. Ez gaitezen etsipenean erori. Berak lagunduko digu, besoetan eramango gaitu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Hala bedi!!
Eskerrik asko Pakea, aste honetako pasarteei hain iruzkin on eta ulerkorrak eskaintzeagatik. Jaso besarkada bat!