HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 23
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Hartu gogoan hau: etxeko nagusiak, lapurra zein ordutan etorriko den jakingo balu, ez luke etxea zulatzen utziko. Egon prest zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea». Pedrok galdetu zion: «Jauna, guretzat ala denentzat esan duzu parabola hau?». Jaunak erantzun: «Izan zaitezte etxezain leiala eta zentzuduna bezalakoak, nagusiak, bere orduan behar den janaria banatzeko, morroien buru ipini duena bezalakoak. Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu! Benetan diotsuet: bere ondasun guztien buru ipiniko du. Baina morroia, nagusiak luzatuko duelakoan, morroi-lagunak eta neskameak jotzen eta jan-edanean eta mozkorkerian hasten bada, gutxien espero duen egunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia, gogor zigortuko du eta desleialek merezi dutena emango dio. Nagusiaren nahia zein den jakin arren, gauzak hark nahi bezala eratzen edo egiten ez dituen morroiak zigor gogorra izango du; nagusiaren nahia zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; eta askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko».
Lukas 12, 39-48.
Gutako bakoitzak Jainkoarengandik talentu asko jaso ditugu. Gure esku dago dohain horiek ezagutu eta deskubritzea besteen zerbitzura jartzeko.
Hau, gure garaia da. Jainkoaren garaia. Ez da gehiago itxaron behar.
Jesusek proposamen bat egiten die ikasleei: beti prest eta bidean egongo diren bizi-dinamika batean bizitzea.
Entzun diezaiogun gure Maisuari, gure jakintzak, dohainak eta lana besteen zerbitzurako jarri dezagun, jakinda bere maitasunak eguneroko bizitzan bultzatuko gaituela.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments