HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 22

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zaudete prest, jantziak loturik eta kriseiluak pizturik; izan zaitezte nagusia ezteietatik noiz itzuliko zain dauden morroiak bezalakoak, iritsi eta atea jo bezain laster irekitzeko prest dauden morroiak bezalakoak. Zorionekoak morroi horiek, nagusiak, iristean, zain aurkitzen baditu! Egia diotsuet: arropak aldaturik, mahaian eseraraziko ditu eta zerbitzatzen hasiko zaie. Eta gauerdian nahiz goizaldean badator eta horrela aurkitzen baditu, zorionekoak haiek!».

Lukas 12, 35-38.

“Zorionekoak  atea jo bezain laister irekitzeko prest dauden morroiak bezalakoak direnak”. Pasarte honek, apokalipsi liburuan (3,20) esaten duenarekin konekta dezakegu: “Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea irekitzen, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.”

Halaxe da Jesus. Edozein ordutan “atea jotzen” digu gurekin egon nahi duelako, bere bihotzean gaudelako. Prest al nago atea noiz jotzen duen erne egoteko? Prest al nago berari “atea” irekitzeko?

Eska diezaiogun bere grazia erne bizitzeko. Zoriontsu egingo gaitu.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude