HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 19
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko du Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean; baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dute Jainkoaren aingeruen aurrean. Gizonaren Semearen aurka zerbait esaten duenari barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren aurka birao egiten duenari ez dio barkatuko. Sinagogetara, buruzagien eta agintarien aurrera, eramango zaituztetenean, ez ibili kezkatan nola egin edo zer esan zeuen alde, Espiritu Santuak adieraziko baitizue une hartan bertan zer esan behar duzuen».
Lukas 12, 8-12.
Bizitzan zehar Jesusen arrastoei jarraituz aurrera egiten saiatzeak bere kostua du. Are gehiago, egoerak errazak ez direnean. Sakoneko norberaren iritzia, ikuspegia, hitza edukitzea eta elkar banatzea ez da ohizkoa. Gainera, horrek barruko ikasketa eskatzen du; prozesu bat da. Jesusek, behin eta berriz, egiaz eta askatasunez izatea eta bizitzea eskatzen digu. Eta hori ez da diskurtso jakin bat azaltzea, baizik une bakoitzean, gauzak edota egoerak okertzen direnean ere, barru-barruan, hain jorratua dugun eta jorratzea eman zaigun horren arabera, xumetasunez eta ikuspegi zabalez, baina irmo, Berri Ona izan behar den gure hitza azaltzea. Gonbidapen bikaina, zentzu gehiegirik gabeko hitz jarioa nagusi dugun garai hauetan. Ze hitz ateratzen da nire bihotzetik?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments