HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 16
Aldi hartan, Jaunak esan zuen: «Ai zuek, fariseuok! Barazkirik kaxkarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta zuzenbidea eta Jainkoaren maitasuna, berriz, alde batera uzten. Hauek bete behar zenituzten, haiek baztertu gabe. Ai zuek, fariseuok! Sinagogetan aurreneko aulkiak eta plazetan jendearen agurrak maite dituzue! Ai zuek! Ikusten ez diren hilobiak bezalakoak zarete, jendea oharkabean haien gainetik baitabil». Orduan, lege-maisu batek esan zion: «Maisu, horrela hitz eginez, gu ere iraindu egiten gaituzu». Jesusek erantzun zion: «Ai zuek ere, lege-maisuok! Eraman ezineko zamak leporatzen dizkiezue besteei, eta zeuek atzamar batez ere ukitu ez».
Lukas 11, 42-46.
Atzoko egunean Mateok Jesusen mezuan xumetasun jarrera beharrezko uzten bazigun zaman arintasuna antzemateko, barneratzeko eta bizitzeko, gaurkoan Lukasek berriro modu zorrotzagoan horretaz azaltzen digu. Hain zuzen, lerro gutxitan lau aldiz, lau, abisu hau uzten digu: “Ai zuek…!” Zera esanez bezala: “Besteei ezinezko zamak leporatzen dizkiezue heriotzazko egoerak sortuz, eta zuek, zerbait zaretelakoan eta dakizuelakoan (fariseu, lege-maisu…) firin-faran zabiltzate. Bedeinkatuak biziaren aztarnak aurkitu nahian zuen ezarpen ilunetan aurkituz ere zuzenbidea eta Jainkoaren maitasunaren bila dabiltzanak. Eta, zoritxarrekoak besteei zama eta zeuen buruaren bila zabiltzatenok eta hain erraz irainduak sentitzen zaretenaok”. Mezu honetaz jabetzeak, barrua zeharo astintzen du. Zuzen-zuzenean, Jesusen Jainkoaren arrastoan ibili nahi duenari, behin eta berriz, gutxieneko koherentzia eskatzen zaio. Besteak zein erraz eta sinpleki epaitzen ditugun eta geure buruak zuritu! Beraz, etengabe, bihotz-berritzearen, xumetasunaren jarrera. Horretaz jabetzen naiz?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments