HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 13

Aldi hartan, Jesus abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion: «Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?». Jesusek erantzun zion: «Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona, Jainkoa besterik. Badakizkizu aginduak: ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, hartu aintzat aita-amak». Hark, orduan: «Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia». Jesus maitasunez begira jarri zitzaion, eta esan: «Gauza bat besterik ez zaizu falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, eta altxorra izango duzu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu niri». Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta nahigabez joan, ondasun handien jabe baitzen. Orduan, Jesusek, ingurura begiratuz, esan zien ikasleei: «Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!». Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek berriro ere: «Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea! Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino». Ikasleek, gero eta harrituago, elkarri ziotsaten: «Nor salba daiteke, orduan?». Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: «Gizakiarentzat ezinezko da, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak». Pedrok esan zion Jesusi: «Hara, guk dena utzi dugu, zuri jarraitzeko». Jesusek erantzun: «Benetan diotsuet: Nigatik eta Berri Onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, orain, mundu honetan, ehun halako hartuko du: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia.

Markos 11, 17-30.

Ez dela denbora asko guztiek ezagutzen zituzten hamar manamenduak: bizitza jatorraren oinarriak ziren, eta betiko bizia irrikatzen zuten askok. Egun, berriz, bestelakoak dira indarrean dauden ‘hamaika’ manamenduak, eliza eta erlijioak alde batera utzita, Jainkoari buruzko galdera berak garrantzirik ez balu bezala zoriontsu izan ahal izateko. Egoera berri honetan eliza bidetik kanpo dagoela ematen du.

Ebanjelioko gaztea ere esandako bidetik kanpo dabil. Horregatik doa korrika biziaren egarriz, betiko biziaren bila. Irrika horren gaua probatzen baitu: barneko hutsunea, jakinduriaz jokatzeko ezina. Jesusek erakusten digu imajina dezakegun bide gorenean ere, hamar manamenduetako bidean, erlijioaren bidean, bizia bera bahituta geldi daitekeela bihotza husten eta jaten gaituen zerbaitetan jarri dugulako. Egiaz, horrelako lotura kaltegarriak gure jakinduriarik sekretuenaren parte dira. Eta lotuta gaituen hori, gure aberastasuna.

Egoera berria iritsi ahal izateko, bide berriak hartu behar dira. Ustezko bidetik kanpo bizitzera deituak gaude Jesusen pausoak jarraitzen. Bihotzak ustezko aberastasunetik aske betiko biziaren elkartasunean parte hartu ahal izateko.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.