HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 8

Aldi hartan, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek etxean hartu zuen. Bazuen honek Maria izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan eserita, haren hitza entzuten zegoen. Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Martak Jesusen aurrean jarri eta esan zion: «Jauna, ez al dizu axola nire ahizpak lan guztia nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko». Jaunak, ordea, erantzun zion: «Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkatua eta larri; baina bakarra da beharrezko. Alderdirik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko».

Lukas 10, 38-42.

Kezkatuak eta larri bizi gara sarritan gure aro moderno honetan. Berdin haur, gazte edo heldu izan: zenbat aldiz esaten eta entzuten dugu gainezka gabiltzala, nahiko genukeen hainbat gauza garrantzitsurentzako denborarik ez dugula? Aldiz, aisialdirako eta kontsumorako eskaintza gero eta zabalagoa da, modernitateak denbora librearen berritasuna ekarri baitu gure eguneroko bizitzara.

Denbora falta baino, gure barne bizitzaren sendotasuna eta ordena da gakoa. Gaur egun gero eta indar handiagoa hartzen ari da egunero tarte batez meditazioa egitearen garrantzia eta onura. Lasaigarria izan daiteke, baina gero eta sakonago gure bizitzaren misterioan murgilduz, orduan gero eta nabarmenagoa dugu gure barne bizitzako labirintoa, eta gure izaeraren azken geruzan errotuta dagoen gaizkiaren sustraia.

Mariak Berrionari begira, Jesusi begira funtsezko den bakarra aurki dezakegu: alderdirik onena eta inork kenduko ez diguna. Izan ere, Vatikano II.ak irakatsi zuen bezala, «gizakiaren misterioa gizon egindako Hitzaren misterioan argitzen da soil-ik» (GS 22).

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.