HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 3

Aldi hartan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta leku guztietara. Eta esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara. Zoazte! Arkumeak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten. Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei!”. Eta han bakezalerik bada, haren gainean kokatuko da zuen bakea; bestela, berriz, zuen bakerik gabe geldituko dira. Geldi zaitezte etxe berean; eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe. Herriren batean sartu eta ondo hartzen bazaituztete, jan jartzen dizuetenetik, sendatu bertako gaixoak eta esaiezue: “Hurbil duzue Jainkoaren erreinua”. Baina herriren batean sartu eta onartzen ez bazaituztete, irten plazara eta esan: “Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen dizuegu. Dena dela, jakizue hurbil dela Jainkoaren erreinua”. Begira: auzi-egunean Sodomak zigor bigunagoa izango du, herri hark baino».

Lukas 10, 1-12.

Jesusek hamabiak bidali ondoren (ik. 9,1-6), Lukasen Ebanjelioak Jaunak hirurogeita hamabiak bidali zituela kontatzen digu orain. Lukasek “Jauna” titulua erabiltzen du Berpiztua dela misiora bidaltzen gaituena adierazteko. Honez gero ez dira hamabiak bakarrik bidaliak direnak, ezta Jesus-en gertuko inguru geografikoa misioaren eremua ere. Hirurogeita hamabigarren zenbakia unibertsaltasuna adierazi nahi du; hau da: Jainkoaren herri osoa misiora Bidalia da, gu ere bai; eta misioa munduko herri eta eremu guzietara iritsi behar da.

Uzta-garaia da, bidalketarako denbora iritsi da, eta gizadia hura hartzeko bezainbeste heldu egin da. Lehenengoa, misiora bidaliak izateko otoitz egitea da (“otoitz uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara”), Jainkoarena baita bidalketarako ekimena. Gero, abian jarri behar dugu gogoz. Testuingurua zaila eta arriskuz betea iragartzen zaigu; hura onartzeko eta ondorioak ateratzeko prestatu behar dugu geure burua. Prestutasuna erakutsi behar dugu austeritate modura («Ez eraman poltsarik, ez zakutorik») eta desbideratu gabe, hala nola luzamendurik gabe, misiora joan behar dugu (“ez gelditu bidean inori agur egiten”).

Etxe batean, hasiera-hasieratik, bakea eman eta salbazioa iragarri behar dugu, hitzez ez ezik, baita egitez ere, gure presentziak Jainkoaren bedeinkazioen adierazpen izan behar baitu. Bakea eta iragarpena onartzen badituzte, biak egia bihurtuko dira. Hartzen bagaituzte, abegikortasuna onartu behar dugu, langileak bere sostengua merezi baitu, baina erosotasunaren tentazioa saihestu behar dugu, etxe batetik bestera pasatuz. Garrantzitsuena Jesusen lanarekin jarraitzea da, hau da: Erreinua zeinu sendatzaileen bidez (“sendatu bertako gaixoak”) presente egitea, eta egiten ditugun zeinu sendatzaileen zentzua hitzez azaltzea (“Hurbil duzue Jainkoaren erreinua”). Arrakasta ez dago ziurtatuta, iragarkiaren erantzuna gure esku ez baitago. Guk Jesusenganako maitasunagatik eta ekarri gaituen Jainkoaren proiektuagatik bakarrik lan egin dezakegu nekaezin.

Kristoren aurrean: Erreinuaren aldeko misioa Aurrera eramatera deitua sentitzen al naiz? Zer egiten dut horretarako? Zer egin beharko nuke?… Nola bizi ditudan misioetarako testuan agertutako jarrerak?

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.